XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haien protestak behar bada ez du gauza haundirik aldatu aurkitzen diren presondegietan, bainan, oihartzun haundia ukan du kanpoan.

Madrilen Karabantxeleko eta Bilbon Basauriko euskal presoek ere jan gabe egoiteari eman ziren Soriakoen ondotik.

Presoen aitama, haurride, ahaide eta adixkideak mugitu ziren, eta herri-gizon ta eliza gizonik agerierrak Madrileko Justiziaren ministerioraino joanik ibili ziren.

Presoen abokatek berriz, Soriako presondegiko buruzagia auzitegira jaukitu ere zuten.

UHARTE-REN BAHITZAILEEN AUZIA SANTANDER-EN

1973-ko urtailaren 16-an, ETA-ko komando edo ekin-talde batek, Nafarroako burgesiaren bururik ezagutuena, Felipe Uharte, pilotari famatua izana gainera, bere egoitza ederrean bahitzen du.

Honen lantegi bateko langileak greban sartuak dira zenbait denbora hartan, bainan nagusiaren ganik ezin dute deusik erdietsi.

Gazteiz-en Zabalarekin egin zuen bezala, Iruñan ere ETA-k erabakitzen du langileriaren alde ekintza gogor baten egitea.

Eta Uharte bahitzen du, libra saritzat langileriaren eskakizunen betetzea eta berrogei ta hamar miliun pezetaren amanda eskatuz.

Galdatua ukaiten du.

Uharte libratu eta laster, español poliziak Etatiar andana bat arrastatzen du, bereziki Lasarte inguruan. Arrastatuetarik zortzi gerrako kontseiluan jujatu ditu Santanderen.

Zortzien artean 196 urteren presondegia bildu dute eta berrogei ta hamar miliun pezetak itzuli behar dituzte.

ETA-ko gudariek egunero, eta batez ere, auzitegietan kondenatuak eta bidetan preso altxatuak direlarik orroit arazten deraukute, 1936-ez geroztik españolek hego Euskal-Herrira ekarri duten gerlak beti irauten duela, eta hilak ere egiten dituela!.

Euskaldunak libertatea eta bakea nahi dutela orroitarazten ere deraukute, bai eta español gobernuak harmen bidez nahi derauzkula bi ontasun horiek kendu.

Azkatasunerako bidean, sail batean nola bestean euskal Erreziztentzian lan egiten dugun guziek, borrokarako gogorik ez dugun egunetan, orroitu behar dugu, Euskal Herriko kurutzerik handiena beren bizia Herritarrentzat eskaini, ixilka guduan ari eta preso direnek deramatela.

Kurutze hori ikusiko dugun artino, ez gaitezela hartua dugun bidetik bazter.

Jo beraz, beti aintzina! Aurrera!. IRAUN.

HIZTEGIA presondegi: kartzela jujatuak: epaituak, juzkatuak preso altxatuak: preso jasotuak, emanak presoner: preso dena, zorigaitzez: zoritxarrez, maluroski aldatu: kanbiatu auzitegira jaukitu: auzitegira galdatu.